XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elizakoak artuta urtebete inguru egin zuan.

Alare, bromarako gogoa etzitzaion galdu.

Iñor joaten bazitzaion bisitatzera, izango zuan istoriya.

Egun batez, oso eguraldi txarra zegoala, Etxaiz baserriko andrea etorri zitzaion.

Onela esan zion onek, izketan ari zirala: - Au egualdi txarra deguna! Ondo gogotik ari du ebia!.

Ta Errikotxiak: - Ba, gorputz ona, ebitsu!.

Elizakoak artu zituanean, Txanka`ko Maria ere joan zitzaion, beste askoren artean.

Maria au, moja joateko zegoan, eta, iñor baserriren batean iltzen bazan, berak errezatzen zuan errosarioa.

Jauna artu ta gero, onela esan zion Errikotxiak: - Etorri zera, ba, zu ere Txanka`tik oneraño!.

- Etorriko ez nintzan, ba, Jaunari laguntzera ta berori ikustera?.

- Bai, orain Jaunari laguntzera etorri zera, ta aurki errosarioa errezatzera etorri bearko da, ta zerorrek errezatu zazu, beste tokitan bezelaxe.

Eriotza onela gertatu zitzaion: Etxean sagardo egitera zijoazen.